apicultor.jpg
Berriak
 
Erleak bis
08/04/09

2009-01-13

Erleak bis - Itxaro Borda

Nago ez ote diren zientifikoak arras krudelak jendearen osasuna hobetzeko ustez egokiak diren esperientziak abereen gorputzetan egiaztatzen dituztenean. NY hiriko egunkari ospetsuaren arabera ikerketa bat eraman da Australian erleei -arto transgenikoaren errautsarekin jadanik aski malur ez balute bezala- kokaina injektatuz. Aztertu dituzte adikzio biokimikoaren ondorioak bizidunen burumuinetan.

Ohartu dira erleek humanoaren antzera eragiten dutela kokaina txertatzen zaienean. Ekaiak jujamendua histen die, erreakzioak biderkatzen, eta ametsetako lukainka eztia ontzeko gai gisa hartzen dute poztasun gehiegirekin. Mihirik gabeko lilien itzaletan burtzoratzeraino dantzatu ondoan, bihotz hilkorretan galtzen dira, laster neuronak askatzen zaizkiela, hainbat non ez dakiten sobera zertan zuzen dabiltzan.

Jakintsuak ahoak bete hortz dildilkariz geratu dira: erleak gizakiaren pare ekiten du. Harrigarria al da izate bati droga sakatzea eta konturatzea zenbakiak herronkatuz, eromenean lerratzen doala? Ezinbestekoa dea erle bat sakrifikatzea horren ikasteko? Baiki, erleak milioika daude baina kinka larrian azken aldi hauetan. Bees on cocaine kanta lezake Eric Claptonek dagoeneko.

 

http://www.berria.info/paperekoa/iritzia/2009-01-13/008/963/Erleak_bis.htm

Itzuli
 

Miren Lizasoain
Erregeta kalea 1, 31241 ARBEITZA · Telefonoa: 686 37 32 41

erlandere@alimentosartesanos.com